Arozenatarren Ttun Ttuna Orbela tabernan, bihar

Ataria 2012ko otsailaren 29a

Orbela tabernan beste emanaldi bat izango dute, bihar, Orbelako Gauak zikloaren barruan. Oraingo honetan herri musikaz gozatzeko aukera izango du bertara joaten denak. Arozenatarren Ttun Ttuna taldeak emango du kontzertua, 22:30ean hasita. Hiru anaia oiartzuarrek osatzen dute taldea, eta hauek herri doinu eta bestelakoak ere ekarriko dituzte. Horretarako txistuaz, danbolinaz, gitarraz eta atabalez baliatuko dira. Emanaldian umorea ez dela faltako esan dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!