Piñata igandea izan zen atzo, eta, urtero bezala, hainbat musikari izan ziren herria alaitzen. Batetik, udal musika eskolako ikasleak zortzigarren aldiz atera ziren, eta Oskorriren The Pub Ibiltarian oinarrituta, kalejira egin zuten, eta bestetik, Iurreamendi egoitzako egoiliarrek Poca Tripa eta Txilaba elkarteko kideen bisita izan zuten.