Gartzia Artetxeri omenaldi beroa

tolosa 2012ko otsailaren 14a

Luis Mari Gartzia Artetxek bere azken kontzertua zuzendu zuen musika bandako zuzendari gisa, igandean, Berdura plazan. Emanaldia omenaldia ere izan zen, eta bertan alkateak eta Kultura zinegotziak, Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak eman zizkioten opariak eta musika bandako bi kidek Agurra dantzatu zioten. Hotz handia egin zuen, baina giroa beroa zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!