Astelehenean hasiko da Hirukideko Bake Astea, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 27a

Bake Astea ospatuko dute, datorren astean, Hirukide ikastetxean. Aurreko urteetan bezala, asteleheneko jarduerari eman diote garrantzia; eskolarteko bakearen eta biolentziaren aurkako eguna ospatuko dute, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz. Trianguloa plazan bilduko dira Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasle eta irakasle guztiak: "Gure eguneroko bizitzan biolentziarik ez dugula nahi adieraziko dugu eta mundu guztian zehar desio hori zabaltzeko asmoa ere bai". Era berean, suziria jaurtiko dute kultur etxeko balkoitik, Bake Asteari hasiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!