Hilabete bat baino gutxiago falta da Inauteriei hasiera emateko. Zaldunita otsailaren 19an da eta karroza eta plataforma prestaketak hasi dituzte. Ferialekuan elkartzen dira inauterizaleak beraien lanak burutzeko, eta dagoeneko ez dago lekurik karroza gehiagorako. Aurten, berritasuna, karroza handienak Usabal industrialdean prestatzen ari direla da. Jokin Monfort udaleko jai teknikariak azaldu duenez, jai batzordeko bileretan bota zen ideia: "Karrozei eta konpartsei ematen zaien dietetatik dirua murriztea, eta pabilioi bat alokatzea erabaki zen bileretan". Usabalgo industriagunean Inauterietan ateratzen diren karroza handienak daude, sei inguru denera.