Taldeko bular ematearekin amaitu dute ekimena

tolosa 2012ko urtarrilaren 17a

Esna-bidean erakusketari amaiera eman zioten asteburuan. Edoskitzeari buruzko ekimena antolatu dute Carmen Ferro Montiu emaginak eta Altzoan elkarteak Tolosako Aranburu jauregian, eta larunbata izan zen azken eguna. Jende ugari izan zen bertan, bai Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariaren saioan, bai haurrek parte hartu zuten piñatan, eta baita ekimena itxi zuen taldean egindako bular ematean. Ekitaldiez gain, erakusketari azken bisita egiteko aukera izan zuten Aranburura joan zirenek; besteak beste, erakusketak iraun duen bitartean, Ainara Azpiazuk egindako murala ikusi ahal izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!