Peachy Joke talde tolosarrak Nafarroako San Adrian herrian urtero ospatzen duten musika txapelketako lehen saria eskuratu du. 600 talde inguru aurkeztu dira, eta guztietan talde tolosarrak eskaini du zuzenekorik hoberena. Taldekideak Bartzelonan bizi dira orain bi urtetik, eta lehiaketan azken lana aurkeztu zuten: Asian Tiger Mosquito. Peachy Jokek 70ko hamarkadako rocka du ardatz, eta kontzertua Psideralica eta Huecco taldeekin batera eskaini zuen. Aipatu behar da, dena den, ZZ Top eta The Gaslight Athem taldeekin ere jo izan dutela. Taldeak otsailaren 24an eskainiko du Euskal Herrian hurrengo kontzertua, Subsuelo aretoan, hain zuzen. Gainontzekoak Euskal Herritik kanpo eskainio dituzte: bihar Huescako Serjos Monzón aretoan izango dira; hilaren 20an Bartzelonako Valhalan; otsailaren 3an Madrileko Wurlitzerren izango dira; martxoaren 9an Bartzelonako Monasterio aretoan; eta apirilaren 7an Madrileko La Cocinan izango dira.