Aurten ere Hodeiertz abesbatzak, Hodei Truk Hirukide eta Hodei Truk haur abesbatzekin eta Hodei gazte abestzarekin batera, bere ohiko Gabon kontzertua egingo du. Emanaldia gaur izango da, Santa Klara komentuan, 20:15ean.
Oraingo honetan, zuzendari berriaren eskuetan izango da Hodeiertz abesbatza. Izan ere, Jorge Apodaca Aisa zuzendari aragoarrak hartu baitu abesbatzaren zuzendaritza. Zuzendari gazte honek ibilbide luzea du musika arloan, nabarmena izanik Zaragozako Enchiriadis ahots zurien abesbatzaren gidaritza.