Auzoko argazki zaharrak bildu dituzte erakusketa jartzeko

tolosa 2011ko abenduaren 28a

Aldabako Intxaur Auzo Elkarteak argazki erakusketa prestatu du, agenda kulturalarekin jarraitzeko.

[/caption]

Eguberri egun hauetan, eta urtarrilean zehar,  Aldabako argazki zaharren erakusketa egongo da ikusgai. Elkarteko liburutegian jarri dute.

Auzotarrei esker argazki mordoa bildu dute: Aldabako auzo gunea berreraiki zenekoak,berreraiki aurrekoak,bide berria egin zutenekoa, eskolakoak,... era guztietakoak bildu dituzte.

 

Auzotar guztiak gonbidatu nahi dituzte prestatu duten erakusketa ikustera. Auzotar asko agertzen dira.

Bestalde, argazki horietako batzuk, 2012. urteko egutegia egiteko erabili dituzte. Auzotarrentzat egin dituzte, eta egutegiak elkartean bertan egongo dira. Interesatuak Jose Ramon edo Xabirekin jarri beharko dute harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!