Jose Inazio Elola omenduko dute asteartean

Itzea Urkizu Arsuaga 2011ko abenduaren 1a

Pasa den urriaren 5ean zendu zen Jose Inazio Elola. Zesta punta jokalari profesionala izandakoa, nazioartean goren-gorenean aritu zen pilotan, eta gerora ere, "bere bigarren bizitza" frontoia izan zela azaldu dute eguerdiko 12:00etan egin duten prentsaurrekoan. Irakasle eta entrenatzaile izateaz gain, "edozertarako laguntzeko prest" egoten zela azaldu dute.

Honen harira, omenaldia bere ibilbide profesionalagatik baino gehiago, zuen gizatasunagatik egingo diote. Datorren asteartean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Beotibar frontoian. Hasteko, gaztetxoek jokatuko dituzte partidak, kiniela modalitatean. 17:00etatik aurrera, profesionalen bi partida izango dira: Garcia-Minvielle vs. Treku-Alliez I lehenik, eta Egiguren II-Konpa vs. Olharan-Hernandez; gaur egun punta-puntan dabiltzan puntistak dira guztiak. Jose Inazio Elolari omenaldia, bi norgehiagoken artean egingo diote. Parte hartu duten erakundeek oroigarri banaketa egingo dute Beotibar Zesta Punta Eskolako kide guztiekin batera, eta amaieran ezustekoren bat ere izango dela azaldu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!