Asteburu honetan Laskorain Ikastolako abesbatza Kataluniara joango da, Begues herriko institutuko abesbatzarekin elkartrukea osatzera. Naiara Mintegiak zuzentzen duen abesbatzan 53 partaide izango dira, LH 5 eta DBH 2 mailen artekoak. Ostiral arratsaldean abiatuko dira eta larunbat arratsaldean kontzertua eskainiko dute Begueseko eskolako abesbatzarekin batera.