2000 lagun baino gehiago osasun publikoaren aldeko manifestazioan

tolosa 2011ko azaroaren 12a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak manifestazioa egin du gaur eguerdian Tolosako kaleetan zehar. Eskualdeko herritar ugari elkartu da bertan. Trianguloa plazatik irten dira manifestazioan, eta San Frantzisko kale guztia hartu dute. 2000 lagun inguruk osasun publikoaren aldeko aldarriak zabaldu dituzte lau haizetara. Herritarrekin batera, eskualdeko udal ordezkariak aurkitzen ziren manifestazioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!