Atzo, azaroak 9, Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusiak, Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz izeneko hitzaldia eskaini zuen Topic-eko aretoan, zenbait diputatu eta batzarkiderekin batera. Besteak beste, saioan 2012. urterako aurrekontu orokorren proiektua aurkeztu zuten, 2011n izan diren diru sarrerak eta gastuak, 2012an izango direnekin alderatuz. 19:00etan hasi zen hitzaldia, eta ordu eta erdi inguru iraun zuen bilera irekiak .