AHTren lanagatik Tolosan dagoeneko lau etxebizitza bota dituztela salatu dute Elkarlanakoek

tolosa 2011ko urriaren 22a

AHT Gelditu! Elkarlanak informazio gunea antolatu du Tolosako Trianguloa plazan, Etxebitzak bai, AHT ez lelopean. Informazio panelak eta maketa bat jarri ditu, AHTk eskualdean izango duen eragina erakusteko. Horrez gain, tailerrak egin dituzte, batez re haurrei zuzenduta. Elkarnekoek Tolosan dagoeneko lau etxe bota dituztela salatu dute, eta beste sei eraisteko asmoa dutela. Bestalde, 2010ean Osakidetzan "250 milioi euroko murrizketak egin zituzten bitartean, AHT 270 milioi euro gastatu dituzte", esan dute. AHTk etxebizitza, osasun eta hezkuntza eskubideak "murriztu" egiten dituela salatu du Elkarlanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!