AFAGI elkarteak (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitartekoen Elkartea), beste urte betez, dementzia duten pertsonen senitartekoentzako tailer monografikoak antolatu ditu. Helburu nagusia, senide zaintzaileei gaixotasunarekin zerikusia duten ezaugarri garrantzizkoenen inguruko prestakuntza eskaintzea da.
Esan bezala, dementziei buruzko prestakuntza espezifikoa eskainiko dute tailerretan. Landuko dituzten gaiak profesional espezifikoek bideratutakoak izango dira, eta informazioa poliki-poliki jasotzeko aukera eskaintzen dute. Eduki teorikoenaz harago, ordea, parte hartzea sustatuko dute, bertaratuen bizipenak elkartrukatze aldera.
Antonio Maria Labaien kultur etxean izango dira tailerrak, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitarte. Bertaratzea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, bi bide erabili ahal izango dituzte interesatuek: 943 29 71 18 telefonora deituz edo afagi@afagi.org helbide elektronikora idatziz.