Kultur tailerretan eta jabekuntza eskolan matrikula egin daiteke. Ikastaro gehienak ikasturte osorako dira. Urrian hasi eta ekainera bitartean luzatuko dira, eta ikastaro guztiak doan.
Iazko ikasleentzako matrikula egiteko epea gaur zabaldu dute, eta hilaren 16a, ostirala izango da azken eguna. Epe horretan lekua erreserbatuko zaie, baina epe horretatik kanpo ikasle berrien eskubide berak izango dituzte.
Ikasle berrientzako epea, hilaren 19an zabalduko dute, eta hilaren 23an bukatuko da. Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira, eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Jendaurreko zozketa, hilaren 27an, asteartean, 10:00etan izango da Kultur Etxean.
Jabekuntza eskolan ere dagoeneko matrikula egin daiteke.
Matrikula egiteko ordutegia 10:00etatik 13:00era, eta 16:00etatik 19:00etara egiteko aukera egongo da Kultur Etxeko bulegoan. Gainerakoan, 943 67 03 83 telefono zenbakira deitu beharko da.
Lehenengoz, matrikula on line egin daiteke, www.tlsbat.net orriko lotura honetan: http://tlsbat.net/index.php?option=com_rsform&view=rsform&Itemid=855&lang=eu (euskaraz), etahttp://tlsbat.net/index.php?option=com_rsform&view=rsform&Itemid=855&lang=es (erderaz).