Pasa den astean inauguratu zuten 2008am zendu zen Menchu Gal margolariaren erakusketa, Aranburu jauregian. Datorren abuztuaren 4an eta irailaren 8an, bisita gidatuak antolatu dituzte erakusketako komisarioa den Edorta Kortadi tolosarraren eskutik. Bai abuztuaren 4an, bai irailaren 8an, arratsaldeko 19:00etan izango dira bisitak.