Falta diren gazteen omenez ibilaldia eta erromeria izango dira Bedaion

tolosa 2011ko uztailaren 5a

Bedaiotarrek ez dute atsedenik hartzen, eta asteburu honetan ere festa giroa izango du gozatu nahi duen guztiak. Larunbatean,  mendi ibilaldi bat egingo dute, «gure artean ez dauden gazteen omenez». Ondoren, San Fermin jai giroa Bedaion jarri nahirik 20:30etik aurrera erromeria izango da Abaetxe jatetxeko lorategietan.

Sagardotegi menua jarriko da, nahi duenarentzat, eta sagardoa txiritik dastatzeko aukera izango da. Nola ez, trikitilariak eta bertsolariak ez dira faltako. Erromeriarako txartelak jarri dituzte salgai. Txartelak eskuratu nahi dituenak, 630 11 42 15  (Izaskun) telefono zenbakira deitu beharko du.

Antolatzaileek denok gonbidatu nahi dituzte, ibilaldian eta erromerian parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!