Atzoko mozorroen afaria eta gero, bat baino gehiago biharamunarekin zeuden gaur goizean Amarotzen. Hala ere, eguraldi ona ikusita ez dira etxean gelditu, eta kalera atera dira auzoko festak ospatzera. Goizean, diana, txirrindulari proba, puzgarriak, jolasak eta bakailaoa ajoarriero erara prestatzeko lehiaketa izan dituzte. Auzotar askok beraien etxeko produkturik onenak atera, eta festa lekuan itxura ederreko bakailaoa prestatzeari ekin diote. Arratsaldean eta bihar ere festei zukurik onena ateratzen saiatuko dira Amarozkoak.
UZTAILAK 2, GAUR
15:30. Puzgarriak eta jolasak. Aurretik eta ondoren, buruhandiak.
17:30. Umeentzako zirko tailerra, Koblakari taldearekin.
18:30. Antzerkia: Filamento farolero, Xabier Larrearekin.
20:00. Kontzertua: The Boogalords.
21:00. Euskaraokea eta Playback-a ume eta gazteentzat. Ondoren, afaria.
23:00. Tolosako rock taldeen kontzertua.
24:00. Dj Bull, festa gunean.
UZTAILAK 3, BIHAR
09:30. Diana Tolosako Txistulariekin. Ondoren, meza, Iurreko Andra Mari elizan.
11:00. Erromeria.
11:00. Amarozko IV. Artisau eta Eskulanen erakusketa eta erakustaldia, feste gunean.
11:30. Futbol Txapelketa 6-12 urte arteko auzoko neska-mutilentzat.
13:00. Amarozko Dantza Taldearen eta Dantzari Txikien emnaldia.
14:30. Auzoko bazkaria, Konpon Ezinak Taldeak girotua.
17:00. Antzerkia: Malabaristas, Los Kikolas taldearekin.
19:30. Herri aurreskua.
20:00. Afari merienda, Zelaia anaien musikak girotua.