Binefarko titiriteroek ‘Dragoncio’ lana eskainiko dute gaur

Ataria 2011ko ekainaren 30a

Topic-en erakusketa berria jartzeko unea iritsi da, eta honi ongietorria egiteko, Binefarko titiriteroak ekarriko dituzte gaur, 19:00etan, Euskal Herria plazara. Hauek Dragoncio lana eskainiko dute; ikuskizuna gainera doakoa izango da.

Binefarko titiriteroek musika tradizionala erabiltzen dute euren emanaldietan, instrumentuak berezien soinua erakutsiz.  Taldea musikari batek eta bi aktorek osatzen dute, euren ikuskizunei jai giro bikaina jartzea lortzen dutelarik.

Panpinen eta eszenografiaren diseinua Ricard Monros-ek sortu du. Horretarako, komikietatik hartu du inspirazioa, baita Gaudiren arkitekturatik ere.

Ipuin gehienek duten bezala, Dragoncio- k ere badu bere ikasgaia: imajinazioa eta jolasaren bidez gustuko ez duguna aldatzea posible dela.

Ikuskizuna 20:00etan amaituko da, orduan zabalduko dute Topic-en erakusketa berria, hain zuen, Binefarko titiriteroena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!