Urkizun grabaketan

Ataria 2011ko ekainaren 16a

Imanol Arias eta Juan Echanove aktoreak Tolosan izan dira, TVEko Un país para comerselo saiorako atal berria grabatzen. Espainian egin ohi dituzte grabaketak saio honetan, baina oraingoan, Euskal Herrira etortzea erabaki dute. Tolosan Urkizuko Alurtxiki Elkartean Roberto Ruize sukaldariak prestatuta babarrun jatea egin zuten. Bi bertsolariren laguntza ere izan zuten bazkaltzerako unean. Ondoren, urkizuarrekin argazkia atera zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!