Italiatik bi antzezlan etorriko dira

Ataria 2011ko ekainaren 15a

Topic inguruan bi ikuskizun egongo dira asteburu honetan. Itailako Girovago e Rondella konpainiak Il circo poetico eta Manoviva lanak eskainiko ditu ostiralean eta larunbatean. Lehena, Il circo poetico dohainik izango da, Euskal Herria plazan, etzi 19:00etan. Bigarrena, Manoviva, Topic-en larunbatean izango da, 18:30ean. Haurrek 4 euro ordaindu beharko dute eta helduek 7 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!