Ekainaren 18an, XIII. Street Basket txapelketa ospatuko da, TAKE Saskibaloi klubak antolatuta.
Goizean, alebinek eta infantilek parte hartu ahal izango dute, 09:00etatik 13:30era bitarte, Gernikako Arbolan.
Arratsaldeko 15:30etik 21:00etara bitarte, berriz, koadrilen txanda izango da. Kasu honetan, inskripzioa egiteko 10 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Izen-emate guztiak www.takesb.com-en egin daitezke.