Alpino Uzturre Elkarteak mendi irteera antolatu du ekainaren 5erako, iganderako. Txangoa Otxagabiatik hasi eta Isaban bukatuko da, Kakueta (1.583 m.) mendia igoko dutelarik. Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:00etan izango da. Ibilaldiaren iraupena 6 ordukoa izango da. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta ez bazkideek 13 euro. Izena emateko, 943 65 27 89ra deitu behar da, edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi.