Peña San Vicentera irteera egingo du Oargik

Ataria 2011ko maiatzaren 31

Oargik mendi irteera antolatu du ekainaren 5ean, igandean. Kantabrian aurkitzen den Peña San Vicentera (930m) joango dira autoz. Aukera desberdinak daude ateratzeko. Ostiral arratsaldean abiatzen direnak, larunbatean, Ramalesen eskalada edo ferrata egingo dute. Larunbatean eta igandean bertara joateko aukera ere egongo da. Izena emateko, edo informazio gehiagorako, 688 69 86 42 zenbakira deitu edo info@oargi.org-ra idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!