Amarozko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak irteera antolatu du datorren ekainaren 4rako.
Markinara egingo dute txangoa, eta egun osorako izango da.
Amaroztik goizeko 09:00etan irtengo dira, eta nahi duenak Santa Klaran hartu ahal izango du autobusa, 08:45ean. Lehenengo Arretxinagako San Migel baseliza bisitatuko dute. Gero, Ziortzako kolegiatara ere joago dira.
Aipaturiko bi bisita hauek egin nahi ez dituenak, Markinan geratzeko aukera izango du, bazkalordura bitarte.
Bazkaria, Berriatuako Laka-Erdi sagardotegian egingo dute, eta bazkalondoren dantzaldia izango da.
Izena emateko, Beti Gazteak elkartearen egoitzara joan behar da, ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara bitarte. Irteeraren prezioa, bestalde, 30 eurokoa izango da bazkideentzat; bazkide ez direnek 33 euro ordaindu beharko dituzte. Argibide gehiago nahi dituenak, 653 74 71 92 telefonora dei egin dezake.