Usabal kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago. Hamabost egunekoak izango dira eta ekainaren 27an hasi eta abuztuaren 29ra bitarte egongo dira, lau ataletan banatuta. Informazio gehiago edo izena emateko Usabal kiroldegiarekin jarri behar da harremanetan.