Zaborraren kudeaketaren inguruko hitzaldia antolatu dute gaurko

Ataria 2011ko maiatzaren 19a

Iragan larunbatean maiatza gorriz pintatzen hasi ziren Sanblaspiko Gazte Asanbladako kideak. Hilaren 31a bitarte, hitzaldiak, irteerak, bazkariak eta kontzertuak antolatu dituzte.

Urrutira joan gabe, gaur 19:00etan, Otsabiko lokalean zaborraren kudeaketa izango dute eztabaidagai. Gai Hondakinek badute irtenbidea izango da eta gazte asanbladakoek herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira. Hizlaria Mikel Ikatzategi izango da, Gipuzkoa Zero Zabor plataformako kidea. Usurbildarra izaki, bere herriko esperientzia kontatuko du Ikatzategik, besteak beste. Atez ateko bilketaren inguruko informazioa emateaz gain, datu zehatzak jarriko ditu mahai gainean, gaiaren inguruan iritzia janzteko balio izango duten datu objektiboak. Lehen esan bezala, hitzaldia 19:00etan hasiko da, Otsabiko lokalean.

Egitaraua

Gaur, hilak 19

19:00etan. Otsabin ondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia.

Hilak 24, asteartea

19:00etan. Sahara no se vende dokumentalaren proiekzioa Otsabin.

Hilak 26, osteguna

19:00etan. Alpeetan eskalada mendi proiekzioa Otsabin.

Hilak 28, larunbata

09:30ean. Otsabitik irtenda, Aralar atzo eta gaur ibilaldia Lizarrustitik barrena.

14:00etan. Bertso bazkaria Otsabin. Apuntatzeko zerrenda Denak tabernan.

Ondoren. Kontzertua.

Hilak 31, asteartea

19:00etan. Euskal Herria Sozialistaren eskutik, Herri arabiarretako iraultza. Otsabin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!