Hirukide Eskolapioetako Kirikiño aisialdi taldeak sahararren eguneroko bizitza hobetzeko proiektu bat martxan jarri du. Beren helburu nagusia kamisetak eta eskolarako materiala biltzea da. Hau dela eta, larunbatean, maiatzak 14, Trianguloa plazan egongo dira goiz osoan zehar, kamisetak eta eskolarako materiala biltzen. Herritar guztiei dei egiten diete proiektuan parte har dezaten, sahararren egunerokoa hobetzeko.