Abastos eraikineko haurreskola berrian, matrikulazio epea etzi amaituko da, hilaren 13an. 31 plaza daude 0-1 urteko haurrentzat, eta 1-2 urtekoentzat, berriz, 12 plaza. Asteko egunetan, 09:00etatik 12:00etara bitarte joan ahal izango da haurreskolara, izen-emate orriak jasotzera edo ematera. Onartutako haurren zerrenda, ekainaren 17an agertuko dute jendaurrean.