Hitzaldiz betetako Aste Iraultzailea aurkeztu dute

Ataria 2011ko maiatzaren 5a

Euskal Herria Sozialista aldizkariko kideek eta Engels Ateneoak Aste Iraultzailea antolatu dute maiatzaren 9tik 13ra. Hitzaldiz beteriko ekimena izango da, egunero bat egongo baita Errementari kalean dagoen Engels Ateneoan. Antolatzaileek maiatzaren 12ko hitzaldia azpimarratu nahi izan dute, «faxismoaren aurka borrokatu zutenen aldeko omenaldia izango baita».

Hitzaldiaren izenburua Gerra zibila eta iraultza sozialista (1936-39) da, eta Juan Ignazio Ramos izango da hizlaria. Ramosek garai hartako gertaera garrantzitsuenak aztertuko ditu sakon. EAJk jokatu zuen papera zein modutan desitxuratu den ere aztertuko du Federiko Engels Fundazioko kideak.

Hitzaldiak Engels Ateneoan, Errementari kalea 8. zenbakian

Maiatzak 9, astelehena. 19:30etan, gazteleraz, Amerika Latinako prozesu iraultzailea. Hizlaria: Cesar Alcazar, Manos Fuera Venezuelako kide mexikarra.

Maiatzak 10, asteartea. 19:30ean, euskaraz, Sozialismo utopikoa eta sozialismo zientifikoa. Hizlaria: Iker Otermin, Euskal Herria Sozialistako kidea.

Maiatzak 11, asteazkena. 19:30ean, euskaraz, Langile mugimenduaren alternatiba erasoen aurka. Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea.

Maiatzak 12, osteguna. 19:30ean, gazteleraz, Gerra zibila eta iraultza sozialista (1936-1939). Hizlaria: Juan Ignazio Ramos, Federiko Engels Fundazioko kidea.

Maiatzak 13, ostirala. 19:30ean izango da hitzaldia, euskaraz, Herri arabiarretako iraultza. Hizlaria: Aitzol Arribilaga, Euskal Herria Sozialistako kidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!