Guardetxetik Larraitzera irteera egingo dute Oargi elkartekoek

tolosa 2011ko maiatzaren 3a

Datorren igandean, hilaren 8an, Oargi Mendi Elkarteak irteera egingo du. Ibilbidea Guardetxean hasiko dute, eta tarteko bidean dauden Uarrain, Ganbo, Ganbo Txiki eta Txindoki gailurrak igoko dituzte, azkenik Larraitzera jeisteko. Ibilbideak 20kilometroko luzera izango du, eta 6-7 ordutan burutuko dute. Guardetxeraino joateko autobusa 08:00etan abiatuko da Usabal kiroldegiko aparkalekutik. Izena emteko, info@oargi.org helbidera idatz daiteke, edo bestela, 688 69 86 42 telefonora ere dei daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!