Naroa Armendariz margolari iruindarrak tailer berezia eskainiko du edozein herritarrentzat, bihar, hilak 5, 19:00etan Aranburu jauregian. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta atal teorikoa nahiz praktikoa azalduko ditu, musikaz lagundurik. Helburu nagusia, pintura abstraktua tolosarrei hurbiltzea da.