Hirukidekoak Polonian izan dira

Ataria 2011ko apirilaren 27a

Hamaikagarren urtez, Hirukidek Poloniako bi ikastetxerekin duen elkartrukea gauzatu du. Batxilergoko lehen mailako 61 ikaslek eta lau arduradunek 12 egun igaro dituzte Poznan hirian, bertako ikasleen etxeetan. Berna, Praga, Krakobia, Berlin eta Paris ere bisitatu dituzte. Argazkietan, batean ikasle tolosarrak Suitzako Parlamentuaren aurrean, eta bestean Birkenau kontzentrazio esparruan. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!