Orixeko laugarren mailako ikasleek datorren ikasturterako aurre-matrikula, bai batxilerrerako bai Erdi Mailako Heziketa zikloetarako, maiatzean eta ekainean egin beharko dutenez, DBH ondoren zer aukeratu erabaki beharra dute. Erabaki garrantzitsu hau hartzerakoan informazio egokia izatea garrantzitsua dela azaldu dute Orixetik. Hau dela eta, bihar, hilak 14, Alberto Ariño orientatzailearekin ordubeteko hitzaldi informatiboa antolatu dute, batxilerra eta Heziketa Zikloei buruz. Ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldia 18:30ean izango da Gorosabel eraikinean.