Hirukideko infantilak podium-ean

Ataria 2011ko apirilaren 12a

Hirukideko infantil mailako atletismo mutilen taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du asteburu honetan Ordizian ospaturiko txapelketan. Neskek, aldiz, hirugarren postua eskuratu dute. Atletismoko taldekako txapelketa honako proba hauek osatzen dute: 80 metro, 500 metro, 1000 metro, 80 metro hesi, altuera, luzera, pisua eta 4x80 metro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!