Sozializazio astea gaur amaitu da

tolosa 2011ko martxoaren 26a

Herria Abian ekimenak antolatu duen Sozializazio astearen azken egunean, ekitaldi ugari egin dituzte Tolosan. Goizean, AHTren lanak ikusi dituzte bizikletaz, proiektuaren aurkako jarrerarekin. Ondoren bazkaria egin dute 40 lagun inguruk Oargi elkartean. Bertsoek hartu dute txanda bazkalostean. 18:00etan 100 lagun inguru manifestazioan ibili dira Tolosako kaleetan barrena. Zerkausian aldaketa sozialaren aldeko aldarria irakurri dute. Azkenik, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egon da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!