Amalur jardunaldien barruan, martxoaren 28 eta 29an eta apirilaren 4 eta 5ean (zortzi ordu), bidaiak antolatzeko tailerra egingo dute. Mikel Arredondok emango du ikastaroa. Gehienez hamabost pertsonentzako izango da eta hogei euro ordaindu behar dira. Informazioa, Topic-en: 943 65 04 14 zenbakian edo www.cittolosa.com helbidean.