Mokadutxoa jateko aukera izango da bihar ‘KM 0’rekin

tolosa 2011ko martxoaren 17a

Tolosako larunbateroko azoka indartzea xede duen ‘Kilometro 0’ ekimenaren bigarren saioa izango da bihar, Zerkausian.

Oraingoan, Astelena jatetxeko Pello Doyhartzabal sukaldaria jardungo da lanean, garaiko produktuak Zerkausian erosi eta herritarren aurrean maneiatuz. Horrela beraz, goizeko 11:30ak aldera herritarrei banatuko die bertako produktuekin maneiaturiko jakia: saltsa berdean egindako urdaiazpikoz beteriko orri-mamiak prestatuko ditu. Bide beretik, urdaiazpikoa Bidegoiango euskal txerriena izango da.

‘Kilometro 0’ ekimena 2009an hasi zen Tolosan, Slow Food mugimenduarekin bat eginez, eta  aipatu bezala, ekoizleari zuzenean erositako produktuak prestatzean datza. Apirilaren 16an izango da ekimenaren hirugarren saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!