Aldaban eskulanen tailera antolatu dute. Pintura, altzarien zahar-berritzea eta antzekoak burutuko dituzte, eta tailer askea izango da: norberak bere trebetasunak erabili beharko ditu. Ikastaroak ostiraletan izango dira, 16:00etatik 18:00etarako tartean, Intxur elkarteko goiko solairuan. Guztira 10 saio izango dira hemendik ekainera bitarte, eta izena martxoaren 18a baino lehen eman behar da bai elkartean bertan, bai 639 43 98 42 telefonora deituta ere.