Alpino Uzturre elkarteak datorren martxoaren 20rako mendi irteera antolatu du. Txangoa Olaztin (Nafarroa) hasiko da, eta Eulaten (Nafarroa) amaituko da. Ibilaldiak zazpi ordu iraungo ditu, eta 27km izango ditu, bi tontorrekin: Bargagain (1.154m) eta Larregoiko (1.014m). Autobusa San Frantziskotik irtengo da 07:30ean. Elkarteko bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 13 euro. Interesa dutenek 943 65 27 89 telefonora dei dezakete, eta baita alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi ere.