TAKErekin Baskonia ikustera hilaren 24an

tolosa 2011ko martxoaren 16a

Datorren martxoaren 24an Caja Laboral Baskoniak Maccabi talde israeldarraren aurka jokatuko du partida Gasteizko Buesa Arenan. TAKEk irteera antolatu du hara joateko. 30 euroko prezioa izango du, eta Sarreraz gain, prezioaren barruan autobuseko bidaiaren kostua ere sartzen da. Joateko interesa duten edonork takesb@takesb.com helbidera idatzi beharko du, edo 616 49 93 94 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!