Hezkuntza eta heziketaren inguruko jardunaldien azken emanaldia egingo dute gaur, 17:30ean, Haur Liburutegian. Yolanda Gonzalez psikologoaren hitzaldia bideo bidez emango dute, eta gaia "Etsipen karakteriala eta bere gizarte eta hezkuntza ondorioak osasunarekiko" izango da. Proiekzioa amaitu ondoren solasaldia izango da bideo emanaldiaren inguruan.