Jeiki Jeiki ekimenaren barruan, larunbatean ginkana egin zuten 6-12 urte bitarteko 250 gaztetxok. Kirikiño, Kazkabarra eta Ttenttek aisialdi taldeetakoek hartu zuten parte. Galderen jokoan ibili ziren. Aranburu jauregian galderak topatu, eta horien erantzunen bila herriko dendetako erakusleihoetan dauden paneletara joan ziren. Ondoren askaria, globoak... eduki zituzten Aranburun. Galderen jokoa edozein herritarrek egin dezakeela ere nabarmendu dute udaletik.