San Blas opilen salmentak ez du etenik

tolosa 2011ko otsailaren 3a

San Blas eguna ospatu dute eta, ohitura denez, jende ugari joan da opilak erostera. «Jendea beti etortzen da, eguraldi ona ala txarra egin», zioen opil saltzaile batek. Opilak, noski, aurretik bedeinkatu ditu apaizak, baselizan meza ospatu eta gero. Egun honetan ere toka txapelketak bere lekua izaten du. Lehenengo hiruak Antonio Amondarain, Joxe Agirre eta Pello Jimenez izan dira. Larunbatean eguerdian haur eta gaztetxoentzako jolasak izango dira. Arratsaldean toka txapelketa eta ondoren disko festa egingo dira. Igandean, goizetik hasi eta bazkal ordura arte, diana txarangarekin, meza, dantzariak, aizkolariak eta bertsolariak izango dira. Arratsaldean bertsolariek bigarren saio egingo dute eta festei amaiera emateko trikitilarien doinuak izango dira. Asteburuan ere opilak erosteko eta tabernan mokadutxoa hartzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!