Herriko hainbat zuhaitz berrituko dituzte datozen egunetan

tolosa 2011ko otsailaren 1a

Herriko lorezaintzako langileak zuhaitzak berritzen dihardute, urteroko moduan. Dagoeneko San Frantzisko pasealekuan gaixotasun bat zela eta egoera txarrean zeuden hainbat zuhaitz kendu dituzte, eta laster landatuko dituzte berriak.

Zumalakarregi ibiltokian ere akazia batzuk egoera txarrean zeuden, eta aste honetan ari dira langileak zuhaitz horiek kentzen.Datorren astera begira, Berazubiko aldapan ekingo diote lanari, eta bertan dauden hiru lizar, bi sagarrondo eta beste hamabost zuhaixka kenduko dituzte. Martxoaren 12an landatuko dituzte zuhaitz berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!