Bihar emango zaie hasiera San Blas auzoko jaiei. Urteroko moduan, San Blasko baselizaren inguruan ospatuko dira festak, eta hauen bereizgarri diren erroskilak ere ez dira faltako.
Emendek elkarteko antolatzaileek urteroko egitarauari jarraitu diote, eta bihartik hasi eta iganderarte luzatu dituzte jaiak. Horrela bada, toka txapelketa, dantzariak, trikitixa, San Blas eguneko meza nagusia, txaranga, aizkolariak eta bertsolariak ere izango dira.
Egitaraua:
oTSAILAK 2, ASTEAZKENA
18:00etan. Txupinazoa, festei hasiera emateko.
18:30etik 21:30era. Disko Festa.
Otsailak 3,osteguna
11:00etan. San Blas eguneko Meza Nagusia, eta bertako produktuen bedeinkapena.
12:30ean. Toka lehiaketa auzokoentzat eta Emendek elkartekoentzat.
18:30etik 21:30era. Trikitixa Elustondo anai-arrebekin.
Otsailak 5, larunbata
12:00etan. Haur eta gaztetxoentzako jolasak.
16:00etan. Herrialde mailako toka lehiaketa.
18:30etik 21:30era. Disko Festa.
Otsailak 6, igandea
09:30ean. Diana Konponezinak txarangarekin.
11:00etan.Meza auzoko eta elkarteko zenduen alde.
12:00etan. Amarozko dantzariak.
12:30ean.Unai Otaño eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.
13:00etan. Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariak. Zirikatzailea: Anjel Mari Peñagarikano.
18:00etan. Bertsolarien bigarren saioa.
18:30etik 21:00etara.Trikitixa Elustondo anai-arrebekin.