Xabi Alonso futbolari tolosarrak gaur jasoko du Urrezko Danborra, Donostian. San Sebastian eguna bihar izango da, baina Real Madril bere taldeak Atletico Madrilen aurkako Espainiako Kopako partida jokatu du bihar. Saria jaso ondoren hegazkinez itzuliko da Madrilera. Urrezko Danborra San Sebastian bezperan ematen den lehen aldia izango da.
Hasiera batean Alonsoren presentzia ez zen ziurra, partida zela medio. Ondoren bezperan banatzeko ideia eta aukera sortu zen. Hala eta guztiz ere, gaurko ekitaldiak eztabaida sortu du, aurrekari bilakatuko baita.