Beotibarren jokatuko duten partidarako pilotak aukeratu dituzte

tolosa 2011ko urtarrilaren 5a

Ostiralean, Asier Olaizola eta Ruben Beloki bikoteak, Berasaluze VIII eta Apraizen aurka jokatuko dute Beotibar pilotalekuan. Lehen Mailako Binakako Txapelketako partida izango da. Partida hori jokatu ahal izateko, atzo goizean lau pilotariak Beotibar pilotalekuan elkartu ziren pilotak aukeratzeko.

Binakako Txapelketako final laurdenetako ligaren bigarren jardunaldiko partida izango da.  Olaizola I.ak eta Belokik, 104,4, 105,1 eta 105,7 gramoko pilotak aukeratu zituzten. Eta Berasaluze VIII.ak eta Apraizek berriz 106, 106 eta 105,3 gramokoak bereizi zituzten. Bi bikoteek lehen partida galdu egin zuten.

Beotibarren 16:30ean hasita, lehen partida Promozio Binakako BBK Txapelketako finalaurdenetakoa jokatuko da. Olaetxea-Albisu bikotea, Lemuno-Oteiza bikotearen aurka arituko da. Hauen ostean, lehen mailako partida izango da.  Pilotaz gozatu nahi duenak aukera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!