Merkatu Txikiko azken egunetan beherapenak

tolosa 2011ko urtarrilaren 5a

Laskorain Ikastolak antolatzen duen Merkatu txikiak, hilaren  8 eta 9a izango ditu azken egunak. Azken egunak direnez beherapenak egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Arropa, oinetakoak eta liburuak euro batean eta beste jantziak 4 eurotan. Bestetik, Angel Cuerdok Aranburu Jauregian duen Mundu bete kolore erakusketan ere beherapenak egongo dira. 50 eurotan egon diren irudiak, 30 eurotan eskura daitezke. Ordainketa merkatu txikian egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!